Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Ekainaren 15eko 109/2009 Ebazpena, Nafarroako Arartekoarena, [?] andreak aurkeztutako kexari buruzkoa.

2009 ekaina 15

Nekazaritza, Merkataritza, Industria eta Turismoa

Gaia: Falta de contestación a varios escritos presentados en materia de aprovechamientos comunales

Exp: 08/327/A

: 109

Nekazaritza, industria, merkataritza eta turismoa

AURREKARIAK

1. 2008ko uztailaren 1ean,[?] andreak aurkeztutako idazki bat sartu zen erakunde honetan. Haren bidez, kexa azaltzen zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalak ez zielako erantzunik eman aurkeztutako idazki batzuei. Kexa hori erakunde honen abuztuaren 27ko 107/2008 Ebazpenaren bitartez. Haren bidez, izan ere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari gogoratzen zitzaion legez beti bete behar duela Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 42 artikulua.

2. Kexa-egileak, aipatutako ebazpeneko gogoetei jarraituz, 2009ko otsailaren 16an idatziz eskatu zion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari informazioa eman zekion irekita zegoen espedientearen egoeraz, hartan interesduna izaki. Hala eta guztiz ere, bi hilabete baino gehiago iragan ondoren, ez zuen inolako informaziorik jaso. Kexa-egileak, berriz ere, inguruabar hori erakunde honi jakinarazi zion.

3. Deskribaturiko egitateek kexa-espedientea berriz ireki behar izatea ekarri zuten. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari berriz ere informazioa eskatuta, 2009ko ekainaren 5ean, idazki bat igorri zuen, non, laburbilduz, honakoa esaten baita:

“... 2009ko otsailaren 16an, [?] andrearen beste idazki bat sartu zen, non, Arartekoaren gomendioei jarraituz, Herri-lurren Atalari zuzentzen zaion abian zen ikerketari buruz atera zitekeen informazio puntuala lortzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ez dio berariazko erantzunik eman eskabide horri. Eta ez zaio berariazko erantzunik eman 2009ko otsailaren 16ko eskabide honek aurrekoen eduki berbera duelako. Jada lehen zehaztutako 2008ko urriaren 23ko eta 2009ko urtarrilaren 12ko Azpiegituren Zerbitzuaren ofizioetan, antzeko eskabideei erantzun zaie jokabidea zein izanen den berariaz adieraziz. Behin betiko ondorioak dauzkagunean jakinarazi eginen dizkiogu.

Horrenbestez, 2009ko otsailaren 16eko eskabidearen erantzuna inplizituki aurreko bi erantzunetatik ondorioztatzen da, eta haietan behin eta berriz adierazi zitzaion herritarrari zein zen jarraitu beharreko prozedura.

Beste inongo informaziorik jakinarazi ez bazaio, kasuko espedienteari buruzko behin betiko inongo ondoriorik ez dagoelako da.

Bestela, Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuaren ofizioetan adierazten zen bezala, bertan adierazitakoa beteko zen.

AZTERKETA

1. Interesduna berriz ere kexa agertzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ez diolako erantzunik eman 2009ko otsailaren 16an aurkeztu zuen idazkiari.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 2009ko otsailaren 16ko idazkiari berariazko erantzuna ez emateko agertutako arrazoiak –espedienteari buruzko behin betiko ondoriorik ez egotea– ezin ditugu onartu, ez administrazio prozedura erkideari buruzko legediaren aplikazioaren ikuspuntutik, ez kalitatezko administrazio baten ikuspuntutik ere.

2. Herritarrak beti dauka bere eskabideen erantzun espresa jasotzeko eskubidea, are gehiago eskabideak zentzuzkoak direnean.

Jurisprudentziak esana du (2001eko apirilaren 4ko Auzitegi Nazionaren epaia –RJCA 1231-) herritarrek Administrazioari aurkeztutako eskari, eskabide eta abarrekoak ez direla modu arbitrario eta mugagabean gauzatu behar, zeren eta Kode Zibilaren 7. artikuluari jarraituz, eskubideak fede onaren betebeharren arabera gauzatu behar baitira, eta legeak ez baitu zuzenbideaz abusatzea babesten”. Gertatzekotan, abusu hori egonen da Administrazioa libre egon daitekeenean erantzun espresa ematetik edo dokumentazio jakin bat ematetik.

Hala eta guztiz ere, kasu honetan ezin da esan 2009ko otsailaren 16an aurkeztutako informazio eskaera abusu bat denik edo tokiz kanpo dagoenik, nahiz eta errepikakorra dela esan daitekeen. Orduan, une hartan abian zen ikerketari buruzko elementu berririk ez bazegoen, datu horixe zen interesdunari berariaz jakinarazi behar zitzaiona; isilik geratzea, aldiz, ez zen erantzun egokia.

3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari gogorarazi behar zaio zein den administrazio prozedura erkidearen arau klasiko eta funtsezkoa: administrazio publiko orok ebazpen espresa eman behar die interesdunek aurkeztutako eskari eta idazki guztiei (Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikulua). Arau horren ondorioz, herritar batek, administrazioari eskabide bat egin badio, eskubidea du kasuko prozedura abiaraz dadin, eta eskabidearen edukiari buruzko erantzun puntuala jasotzeko.

Aurreko guztia dela eta, erakunde hau arautzen duen foru legeko 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Kexa berriz irekitzea eragin duen egitateak urratu duela interesdunak egindako eskabideen berariazko ebazpena jasotzeko duen eskubidea.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari gogoraraztea Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legeko 42. artikulua beti bete behar duela.

3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari bi hileko epea ematea erakunde honi jakinarazteko behar diren neurriak hartu dituen azaldutako zentzuan edo hori ez egiteko arrazoiei buruz informatzeko, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko dudan urteko txostenean jasoko dudala, erakunde hau arautzen duen Foru Legeko 34.2 artikuluan ezarritako moduan.

4. Interesdunari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari ebazpen honen berri ematea, eta adieraztea ezin dela honen kontrako errekurtsorik jarri.

Nafarroako Arartekoa

Francisco Javier Enériz Olaechea

Partekatu edukia