Nafarroako Arartekoak Nafarroako administrazioaren eta toki entitateen jarduna gainbegiratzea du helburu, nafar herritarren eskubideak eta libertate publikoak babestu eta hobetze aldera.
Nafarroako arartekoa Nafarroako Parlamentuak hautatu eta izendatzen du, eta haren aurrean baizik ez du egindakoarengatik erantzun eman behar.
Nafarroako arartekoa politikoki burujabea da, hau da, ez da inongo sindikatu edo alderdi politikoko kide.
Nafarroako arartekoa ez dago Nafarroako Gobernuaren menpe, eta objektibotasunez, independentziaz eta irizpide askatasunez jarduten du.
Nafarroako Arartekoa uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen bidez sortu eta arautu zen -2000ko 82 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 7an, argitaratu zen-;aipatu legea martxoaren 7ko 3/2005 Foru Legeak aldatu zuen.