Bilaketa aurreratua

Argibide eskaerak

Nafarroako Arartekoak informazio eta laguntza bila etortzen diren hiritarrei harreman azkar eta zuzena izateko aukera eskaintzen die Horretarako, Informazio bulegoa du.

Bulegoak bi helburu ditu: alde batetik, hiritarrei administrazioarekin izandako arazoen gaineko aholkua erraztea, eta, bestalde, erakunde horren aurrean dituzten eskubideak zein diren eta nola erabili jakinaraztea.

Bulegoak , galderei erantzuteaz gainera, hiritarrari hainbat argibide ematen ahal dizkio; alde batetik, arazoa norekin, nola eta non konpondu, eta, bestalde, kexa nola aurkeztu, eskakizunaren afera Nafarroako Arartekoaren eskumenekoa bada.

Argibideak eskatzeko moduak:

  • Aurrez aurre, instituzioaren egoitzan (Emilio Arrieta k., 12, behea. 31002 Iruña).
  • Telefonoz, 900 702 900 zenbakira deituta.
  • Posta elektroniko bidez, ondoko helbidean: info@defensornavarra.es. Bide hau erabiliz gero, telefono zenbaki bat idaztea gomendatzen dugu, horrela, azkarrago jasoko duzu erantzuna.
  • Egin "klik" Argibide eskaerak loturaren gainean galdeketan sartzeko.