Bilaketa aurreratua

Zer da?

Nafarroako Arartekoak bitartekaritza-erakunde baten eginkizuna betetzen du, bitartekaritzarako irisgarritasuna eta horren kudeaketa hornitzen du, eta bitartekariak izendatu ere egiten ditu.

Bitartekaritza-funtzio horiek betetzeko, «Bitartekaritza-zerbitzua» izeneko eremu funtzionala finkatu da, eta aholkulari bat arduratzen da hori kudeatzeaz.

Nafarroako Arartekoaren erakundeak herritarrei eskaintzen dien zerbitzu publiko, inpartzial eta doako gisa sortu da Bitartekaritza-zerbitzua.

Edozein kolektibo, elkarte edo administazio publikok eska dezake bitartekaritza. Herritarrek ere eska dezakete, gaia komunitatearentzat interesgarria denean.

Bitartekaritzaren eskaera honela egin daiteke:

Bitartekaritza-zerbitzuak eskaera jasotzen duenean, harremanetan jarriko da eskatzailearekin, eta hurrengo urratsak zein izango diren azalduko dio: onarpena, informazio-saioa, bitartekaritza-saioa edo -saioak, lortutako akordioaren akta, akordioa betetzea...

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 900 702 900 dohainik den telefono-zenbakira.