Bilaketa aurreratua

Barneko informazio-kanala

Arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko otsailaren 20ko 2/2023 Legean jasotakoarekin bat, Nafarroako Arartekoak barneko informazio-sistema bat du, eta, horren barruan, barne-kanal bat.

Legearen helburua da laneko testuinguru batean Europar Batasuneko Zuzenbidearen arau-hausteak hautematen dituzten pertsonak babestea, inguruabar edo arau-hauste penal edo administratibo astun edo oso astun jakin batzuk gertatzen direnean, eta legean araututako mekanismoen bidez jakinarazten dituztenean.

Honako esteka honetan, informazio garrantzitsua eskuratu ahal izango duzu barneko informazio-sistemari, barne-kanalari eta komunikazioak kudeatzeko prozedurari eta funtsezko printzipioei buruz.

Nafarroako Arartekoaren erakundeko barneko informazio-sistemaren arduraduna erakundearen idazkari nagusia da.

Informazioa eta komunikazioak aurkezteko, zeinak anonimoak izan baitaitezke, barne-kanalak hainbat bide ditu:

  • honako formularioa betetzea
  • Nafarroako Arartekoaren erakundearen barneko informazio-sistemaren arduradunari zuzendutako posta bidaltzea (Emilio Arrieta kalea 12, behea, 31002 Iruñea)
  • aurrez aurre, arduradun horrekin, helbide berean

Legeak, halaber, kanpoko informazio-kanal bat sortzea eta informatzailea babesteko agintaritza independente bat izendatzea ezartzen du.

Kanpoko kanal horretara sartzeko informazio zehatzagoa atari honetan jarriko da, jakin bezain laster.