Partekatu edukia
Patxi Vera Arartekoak Itaka-Eskolapios Fundazioaren Ikaskide proiektuaren egoitza bisitatu du Iruñean. Aurten, hezkuntzarekiko, gizarte-eraldaketarekiko eta elkartasunarekiko konpromisoan oinarritutako mende laurdeneko ibilbidea ospatzen ari da.
Topaketan, erakundeko arduradunek adingabeekin egiten duten gizarte- eta hezkuntza-lana azaldu zuten, baita alfabetatze-lana, prestakuntza soziolaborala eta zaurgarritasun egoeran dauden migratzaileei laguntza juridikoa eta administratiboa emateko lana ere.
Bestalde, Arartekoak berretsi egin zuen erakundeak duen konpromisoa Giza Eskubideen defentsarekin, eta Itaka-Eskolapios bezalako gizarte-erakundeekin lankidetzan jarraitzeko nahia adierazi zuen. Zehazki, eguneroko lanean hautematen dituzten eskubide-urraketei buruzko informazioa partekatzea da xedea, bereziki arrazakeriari, eten digitalari eta gizarte-bazterketari buruzko gaietan, Nafarroako pertsona guztiek beren oinarrizko eskubideak aitortuta ikus ditzaten bermatze aldera.
Partekatu edukia