Bilaketa aurreratua

Albisteak

De izquierda a derecha: Amaia Madinabeitia, jefa de gabinete del Defensor del Pueblo de Navarra; Mónica Iñigo, técnico de CERMIN y Patxi Vera, Defensor del Pueblo de Navarra
Ezkerretik eskuinera: Amaia Madinabeitia, Nafarroako Arartekoko langile burua; Mónica Iñigo, CERMINeko teknikaria; eta Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa.

CERMIN Zaragozako Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko Jardunaldietan

2025 abendua 09

Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordea (CERMIN) izan zen Zaragozako “Zaurgarritasuna ikasgeletan” izenburupeko Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko XXXVIII. Jardunaldietan. Topaketa hori funtsezkoa izan zen eskubideak babesteko eta bermatzeko mekanismoak indartzeko.

Jardunaldietan, autonomia-erkidegoetako defentsa-erakundeetako eta erakunde parte-hartzaileetako adituek gogoeta eta eztabaida egin zuten hezkuntza-sisteman ahuleziak dituzten pertsonek dituzten arrisku bereziko egoerei nola erantzun aztertzeko. Biltzarreko lehen hitzaldia eman zuen maisu eta idazle den César Bonak, Global Teacher Prize saria jaso zuenak (irakasleen Nobel saria), Educar en la empatia: claves para una escuela más humano e inclusiva” izenburupean. Aurkezpena Patxi Vera Nafarroako Arartekoak egin zuen.

Gainera, mahai-inguruetako bat “Hezkuntza eta desgaitasuna: erantzun egokia emateko askotariko ereduak” gaiari buruzkoa izan zen. Fernando de Andrés Valedora do Poboko idazkari nagusiak moderatuta, honako hauek hartu zuten parte: María Dolores Padrónek, Kanarietako Komuneko diputatuak; María Guerrerok, Los Pueyos Fundazioko zuzendariak; Ana Rodríguezek, CEE Alboradako zuzendariak, eta Laura Larribak, Familia Ezinduak Plataformako kideak.

CERMINek positibotzat jo zuen topaketa horretara joateko aukera, kalitatekoa eta inklusiboa den hezkuntzaren aldeko hezkuntza-proiektu berritzaileak eta politika publikoak ezagutzera eman baitziren. Halaber, nabarmendu zuten Nafarroako Arartekoak jardunaldietara joateko egindako gonbidapenak ekarri zuela desgaitasuna duten pertsonen alde egiten den lana trukatzea, ikastea eta ikusaraztea.

ARGAZKI-OINA: Ezkerretik eskuinera: Amaia Madinabeitia, Nafarroako Arartekoaren kabineteburua; Mónica Iñigo, CERMINeko teknikaria; eta Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa.

Kontsultatu “Hezkuntza eta desgaitasuna: erantzun egokia emateko eredu desberdinak” mahai-inguruaren bideoa (39:17)

Partekatu edukia