Bilaketa aurreratua

Albisteak

La Infancia con discapacidad, retos para un futuro inclusivo

Desgaitasuna duten haurrak, etorkizun inklusiborako erronkak

2024 maiatza 06

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak "Desgaitasuna duten haurrak, etorkizun inklusiborako erronkak" jardunaldian parte hartu zuen maiatzaren 3an. Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Batzordeak (CERMIN) antolatu zuen jardunaldi hori, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren Egun Nazionala dela-eta. Foro horretan, parte-hartzaileek hainbat hobekuntza-proposamen egin zituzten desgaitasuna duten haurren arretaren eta parte-hartzearen esparruan.

Patxi Verak gogorarazi zuen Nafarroako Arartekoak haurtzaroari eta nerabezaroari buruzko 241 kexa jaso zituela iaz, baita desgaitasunari eta mendekotasunari buruzko 126 kexa ere. Analisi "intersekzionala" aplikatzean, egiaztatu zen adingabeei eta desgaitasunari aldi berean eragiten zieten 24 kexari erantzun diela erakundeak. Bestalde, Cermingo presidente Mariluz Sanzek Arartekoaren lana eskertu zuen: "Haurrak etorkizuna dira eta orain egiten dugunaren mende daude ahalik eta autonomia handienarekin garatu ahal izateko", ziurtatu zuen.

 

Partekatu edukia