Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor y la jefa de gabinete reunidos con representantes de CERMIN
Arartekoa eta kabineteburua CERMINeko ordezkariekin bilduta

Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzean aurrera egitearen alde

2025 abuztua 27

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, eta CERMINeko ordezkariek jarraipen-bilera egin dute Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen egoera aztertzeko.

Abuztuaren 25ean topaketa egin zen Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordearen egoitzan. Topaketa hori bat dator Arartekoak erakunde horrekin ezarritako lankidetza-ildoaren baitan, zeinaren bidez desgaitasuna duten pertsonen eskubide eta askatasunen defentsan sakondu nahi den.

Saioan aztertutako gaien artean, desgaitasuna duten pertsonek aurre egin beharreko zailtasunetako batzuk nabarmendu ziren, hala nola desgaitasunaren balorazioetan izandako atzerapenak, enplegu publikoa lortzeko oztopoak, kalitatezko hezkuntza inklusiboaren eredu baterantz aurrera egiteko beharra eta prestazio ortoprotesikoak eskuratzeko zailtasunak.

Bileran CERMINeko (Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordea) Mari Luz Sanz presidenteak eta Carmen Burgui zuzendari teknikoak parte hartu dute. Arartekoaren aldetik, Patxi Vera Arartekoak eta Amaia Madinabeitia kabineteburuak parte hartu dute.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Patxi Vera, Arartekoa; Mariluz Sanz, CERMINeko presidentea; Carmen Burgui, zuzendari teknikoa, eta Amaia Madinabeitia, Arartekoaren kabineteko burua.

Partekatu edukia