Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor y la jefa de gabinete reunidos con representantes de Tudela Comparte
Arartekoa eta kabineteburua Tudela Comparteko ordezkariekin bilduta

Elkarkidetasun-leihoa Tudela Comparten

2025 abuztua 25

Tudela Comparte Fundazioak ‘Leihoa’ gizarte-programa berria jarri du abian, bazterketa-egoeran dauden pertsonei zuzendutako eguneko zentroa, Villa Javierreko gizarte-zentroko eta jantokiko zerbitzuekin bat egiten duena.

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, eta Tudela Comparte irabazi asmorik gabeko erakundeko taldeko kideek lan-saio bat egin zuten abuztuaren 22an Tuterari eta Erriberari zerbitzua ematen dien baliabide berriaren instalazioetan.

‘Leihoa’ ongizate komunitariorako gune gisa definitzen da, eta egungo harrera-, elikadura- eta prestakuntza-programak osatzen ditu. Pertsona eta familia zaurgarrienek dituzten premien tratamendu integral baterantz aurrera egiten saiatzen da.

Zerbitzu berriaren bisitan izan ziren Patxi Vera Arartekoa eta Amaia Madinabeitia kabineteburua, eta Tudela Comparteren aldetik, Manuel Campillo presidenteordea, Matilde Ruano diruzaina eta David Crespo, boluntariotzako koordinatzaile eta arduraduna. 

 

Partekatu edukia