Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo y la jefa de gabinete reunidos con usuarias de la Escuela de Incidencia Política
Arartekoa eta kabineteburua Eragin Politikoko Eskolako erabiltzaileekin bilduta

Eragin politikoko eskola: erakundeak ezagutzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea

2025 maiatza 09

Nafarroako Arartekoa, Patxi Vera, maiatzaren 8an bildu zen Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak sustatutako Politikan Eragiteko Eskolako erabiltzaileekin. Bileran, kabineteburua den Susana Galilearekin egon zen Vera. Sarearen aldetik, Javier Huarriz presidenteordea eta Médicos del Mundo, Acción Contra la Trata, SOS Nafarroa eta Kamira erakundeetako ordezkariak izan ziren.

Eragin Politikoko Eskola pertsonek, batez ere egoera ahulean daudenek, erakundeek nola funtzionatzen duten eta Nafarroako bizitza publikoan parte hartzeko zer tresna dauden hobeto ezagutzeko pentsatutako ekimena da. Arlo publikora hurbiltzeko, ulertzeko eta, batez ere, haien ahotsak entzunarazteko modua da.

Helburua da parte-hartzaileek Nafarroako erakundeen zeregina ulertzea, beren beharrak eta proposamenak nola helarazi jakitea, eta beren planteamenduak kontuan har daitezen lortzea.

Bisita hori Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Sareak antolatutako ekimenaren barruan kokatzen da, pertsona horiei tresnak eta ezagutzak eskaintzeko, erakundeetara sartzeko, beren eskubideak defendatzeko eta gizarte bidezkoago baten eraikuntzan aktiboki parte hartzeko aukera izan dezaten.

Partekatu edukia