Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión con la Presidenta del Consejo Escolar de Navarra
Bilera Nafarroako Eskola Kontseiluko presidentearekin

Ikasgeletako integrazioaren eta bizikidetzaren alde

2025 azaroa 13

Nafarroako Arartekoak eta Alicia Ruiz Doriak, Nafarroako Eskola Kontseiluko buruak, bilera izan zuten azaroaren zazpian Arartekoaren egoitzan. Bertan, honako gai hauek jorratu zituzten: ikasgeletako babesgabetasuna, eskola-jazarpena eta irakasleen prestakuntza horri aurrea hartu ahal izateko, biktimaren babesa eta jazarlearen bizikidetzaren aldeko balizko errehabilitazioa.

Patxi Vera Arartekoak Eskolako Kontseiluko presidenteari adierazi zion herriaren defendatzaile guztiek hezkuntzarekin duten konpromisoa, eta azaldu zuen Herriaren Defendatzaileak Koordinatzeko Jardunaldien barruan berriki lortutako akordioa. Horren bidez, aurreikusten da administrazio publikoei eskola-jazarpenaren aurkako prebentzio-neurriak berrikustea, hobetzea eta areagotzeko eskatzea.

Bi ordezkariek adierazi zuten ikasgeletan bizikidetza eta integrazioa sustatzeko interesa dutela, eta irakasleak prestatu behar direla migrazio-mugimenduei erantzuteko.

Halaber, bat etorri ziren ikasle zaurgarrienak eta premia bereziak dituztenak hezkuntzan sartzearen garrantzian.

ARGAZKI-OINA: Alicia Ruiz Oria, Nafarroako Eskola Kontseiluko burua, eta Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa.

 

Partekatu edukia