Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak eta Itxaropenaren Telefonoaren zuzendaritza-taldeak bi erakundeen lan-ildo nagusiak ezagutzeko bilera egin dute Iruñean, gizarte-entitatearen egoitzan.
Arartekoak eskola-jazarpenak Nafarroan duen eraginagatiko kezka adierazi zien Itxaropenaren Telefonoko ordezkariei, eta prest agertu zen hezkuntza-esparruan abusu- eta indarkeria-egoera horien prebentzioa sustatzen laguntzeko. Izan ere, UNEDek egindako ikerketa baten arabera, “Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen % 54k jazarpen-jokabide bat edo gehiago izan dituzte”.
Bestalde, Itxaropenaren Telefonoaren zuzendaritza-taldeak herritarren ongizate emozionalari laguntzeko egiten dituen programak zehaztu zituen, besteak beste, haurtzaroan eta nerabezaroan suizidioa prebenitzeko lansaioak, garapen pertsonaleko, estresaren kudeaketako edota zaintzaileen zaintzailearen ikastaroak, eta autoestimuari eta doluaren kudeaketari buruzko tailerrak.
Bileran Patxi Vera Arartekoa eta Amaia Madinabeitia kabineteburua izan ziren, eta Itxaropenaren Telefonoaren aldetik, Begoña Arbeloa presidentea, Alfonso Echávarri zuzendari teknikoa eta Izaskun Muñoz administrazio-arduraduna.
ARGAZKI-OINA: Ezkerretik eskuinera: Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa; Alfonso Echávarri, Itxaropenaren Telefonoaren zuzendari teknikoa; Amaia Madinabeitia, Arartekoaren kabineteburua; Begoña Arbeloa, Itxaropenaren Telefonoaren presidentea, eta Izaskun Muñoz, administraria.
Partekatu edukia