Partekatu edukia
Hauek izan ziren Herriaren Defendatzaileen Koordinatzeko Jardunaldien mahai-inguruetako batean, Amaia Madinabeitia Nafarroako Arartekoaren kabineteburuak parte hartu zuenean, hain zuzen ere, jorratutako gaiak: nerabeak Interneten aroan sozializatzeko ereduak, sare sozialak kontrolik gabe erabiltzearen arriskuak eta haur eta nerabeen jazarpena eta bakardadea.
Honako hauek ere parte hartu zuten Valentziako Erkidegoko Síndic de Greugesek, Ángel Lunak, zuzendu zuen lan-mahaian: Tatiana Íñiguezek, Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakasle titularrak; Carlos Garcíak, Polizia Nazionaleko inspektoreak, ziberjazarpenean aditua dena, eta Mayte Salcesek, Andaluziako Herriaren Defendatzailearen Haurren Arloko aholkulariak.
Bere hitzaldian, Nafarroako Arartekoaren kabineteburuak aipatu zuen 2023an Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskatutako azterlana, zeinak islatzen baitu hamar eta hamazortzi urte arteko ikasle nafarren % 48k eskola-jazarpeneko portaeraren bat jasan zutela urte horretan, eta ikasleen ia erdiek “jazarpen presentzialeko jokabide bat edo gehiago” izan zituztela, eta % 31,6k, berriz, ikaskideren bati jazarri izana aitortu zutela. Azterlanak elementu nabarmen gisa biltzen zuen behatzaile edo ikusle-talde deitutakoaren zeregina, % 30ek soilik aitortu baitzuten biktimari lagundu ziotela.
Gainera, lan-mahaian jazarpena eta buruaz beste egitearen arteko harremana aipatu zen. Amaia Madinabeitiak Nafarroan azaldu zuen bezala, buruaz beste egiteko saiakerek gazteen % 5i eragiten diete. Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzarako Aholkularitzak buruaz beste egiteko jokabideko 629 kasuri eman die arreta 2020tik. Arretek gora egin dute: 2020an 47 ziren eta 2024an eta 2025ean, berriz, 185. Irakasleek detektatu dituzte kasu gehienak.
Defentsa-erakunde guztiek adostutako ondorio teknikoetan, nerabeen eta gazteen osasun mentaleko arazoak eta buruaz beste egiteko arriskua prebenitzeko beharra nabarmendu zen, hezkuntza-, osasun- eta gizarte-eremuen arteko koordinazioa zorroztuta.
ARGAZKI-OINA:
Ezkerretik eskuinera:
1. Tatiana Íñiguez, Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakasle titularra; Carlos García, Polizia Nazionaleko inspektorea, ziberjazarpenean aditua; Ángel Luna, Valentziako Erkidegoko Síndic de Greuges; Mayte Salces, Andaluziako Herriaren Defendatzailearen Haurren Arloko aholkularia, eta Amaia Madinabeitia, Nafarroako Arartekoaren kabineteburua.
Amaia Madinabeitia, Nafarroako Arartekoaren kabineteburua, eskola-jazarpenari buruzko mahaian
Ángel Luna, Valentziako Erkidegoko Síndic de Greuges
Tatiana Íñiguez, Soziologiako irakaslea, Carlos García, ziberjazarpenean aditua, eta Ángel Luna, Síndic de Greuges
Mayte Salces, Andaluziako Arartekoaren Haurtzaroaren aholkularia
"Jazarpena eta bakardadea haurtzaroan eta nerabezaroan” mahai-inguruaren bideoa kontsulta dezakezu
Partekatu edukia