Bilaketa aurreratua

Albisteak

Primer encuentro con el alcalde de Pamplona-Iruña, Joseba Asirón

Lehen bilera Iruñeko alkate Joseba Asironekin

2024 urtarrila 22

Patxi Vera Nafarroako Arartekoak bilera bat izan zuen urtarrilaren 19an Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin. Bilera horretan, kezka handieneko gai batzuk jorratu ziren, eta behin eta berriz instituzioari helarazten zaienak. Hala, adibidez, bi arduradunek erroldatzearen inguruan antzeman den arazoari heldu zioten, bere garaian Arartekoak ofizioz jardutea eragin zuena.

Era berean, kalean bizi diren pertsonen egoera edo gizarte-kolektibo askok etxebizitza eskuratzeko duten zailtasuna aztertu ziren, besteak beste. Gainera, honako gai hauek ere mahaigaineratu zituzten: Erripagainaren partaidetza-prozesua; hiriburuko auzo batzuen (Magdalena eta Ipar Arrosadia, esaterako) zerbitzu-premia; Alde Zaharreko osasun-zentrora sartzeko zailtasuna, eta, gainera, asteburuetan izaten diren zaraten inguruko arazoak.

Bi erakundeak aktiboki laguntzeko prest agertu ziren.

 

Partekatu edukia