Bilaketa aurreratua

Albisteak

El Defensor del Pueblo Patxi Vera y la jefa de gabinete Amaia Madinabeitia con representantes de la Asociación Fénix Elkartea.
Patxi Vera Arartekoa eta Amaia Madinabeitia kabineteburua, Fenix Elkartearen ordezkariekin.

LGTBI+ errefuxiatu eta migratzaileen errealitatea Arartekoaren aurrean

2026 uztaila 24

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, lan-bilera egin du Fénix Elkarteko ordezkariekin, Nafarroako Foru Erkidegoan migratzaileek, errefuxiatuek eta gutxiengoek bizi duten egoera aztertzeko eta aurre egin behar dieten erronka nagusien jarraipena egiteko jardun-ildoak koordinatzeko helburuarekin.

Bileran, Nafarroan migratzaileak erregularizatzeko ohiz kanpoko prozesuaren garapena aztertu zen, eta Fenixek erakunde laguntzaile gisa parte hartu du. Bi aldeak bat etorri dira blokeo administratiboak saihesteko etengabeko gainbegiratze-lana bermatu behar dela esatean, eta kezkatuta agertu dira Atzerritartasun arloko izapideetarako aurretiazko hitzorduak iruzurrez kobratzeagatik.

Bestalde, LGTBI+ kolektibo migratzaileak Nafarroan duen egoerari eta trans pertsonen behar espezifikoei buruzko txosten bana eman zuen ezagutzera elkarteak; era berean, 2026-2030 aldirako bere Plan Estrategikoa martxan jartzeko aurrerapausoak eman zituen.

Nafarroako Arartekoak behin eta berriz adierazi zuen konpromisoa hartzen duela aurkezten diren kexei erantzuteko eta herritar guztien eskubideen defentsan lan egiten duten gizarte-erakundeekin elkarlanean aritzeko.

Partekatu edukia