Bilaketa aurreratua

Albisteak

Yohana Sánchez, Vocal de Magale; Helena Escalada, Presidenta; Lorena Burriel, Vicepresidenta; Patxi Vera, Defensor del Pueblo de Navarra y Amaia Madinabeitia, Jefa de Gabinete del Defensor del Pueblo.
Yohana Sánchez, Magaleko kidea; Helena Escalada, presidentea; Lorena Burriel, presidenteordea; Patxi Vera, Arartekoa, eta Amaia Madinabeitia, Arartekoaren kabineteburua.

Magale, familian hazteko eskubidea

2026 martxoa 13

Magale elkartea Nafarroan haurrak hartzen dituzten familiez dago osatuta. Hala, familia-harrerako sistemari dagokionez dituzten esperientziak eta hobetzeko proposamenak partekatze aldera, elkarteko ordezkariak Patxi Vera Arartekoarekin bildu dira.

Gaur egun, 258 adingabe eta 18 eta 21 urte bitarteko 95 gazte daude familia-harreran. Nahiz eta Nafarroako gizarteak elkartasuna adierazi eta harrera-familien kopuruak gora egin, harrera-modalitate desberdinetan bizi diren laurehun tutoretzapeko adingabe hartzeko familiak behar ditugu oraindik ere.

Magaleko ordezkariek Arartekoari jakinarazi diote beharrezkoa dela prestakuntza espezializatuko programak eta tresna espezifikoak izatea haurren portaera hobeto ulertzeko. Horrela, haurrei ahalik eta modurik egokienean lagunduko diete eta behar duten etxe egonkorra eskainiko diete. Harrera zer den eta harrera-motak zabaltzearen garrantzia ere nabarmendu dute, eta egokitzat jo dute harrera-familientzako etxebizitza publikoen erreserba izateko aukera.

Magalek eta Arartekoak funtsezkotzat jotzen dute ulertzea haurrak babesteko sistemak adingabearen interes gorena bilatzen duela beti, eta honekin bat datoz: haur bat ezin denean jatorrizko familiarekin bizi, familia-harrerak izan behar du beti lehentasunezko aukera, ez egoitza-harrera.

Adingabeen harrera aldi baterako babes neurri legala da. Hala, familia bati ematen dio haur baten zaintza, harrerak irauten duen bitartean haur hori zaintzeko, artatzeko, elikatzeko eta prestakuntza integrala emateko konpromisoa hartuta. Harrera bakoitzaren iraupena eta ezaugarriak adingabe bakoitzaren beharren eta zirkunstantzien arabera adosten dira.

Partekatu edukia