Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoarekin bildu dira hamalau gizarte-erakundetako ordezkariak. Bilera erakundearen egoitzan egin da, eta horren helburua izan da Iruñean etxerik ez duten pertsonen erroldatze-egoera aztertzea. Izan ere, izapide horrek aukera ematen du gizarteratzea sustatzeko eta oinarrizko eskubideak eskuratzeko, hala nola osasun publikoa, eskolatzea, gizarte-babeserako sistema eta erregularizazio administratiboa.
Gizarte-erakundeek adierazi dute ez daudela ados Iruñeko Udalaren jardunbidearekin erroldatze sozialari dagokionez. Horiek horrela, bi kexa aurkeztu dituzte, uste baitute Udalak ez duela betetzen etxerik gabeko pertsonak erroldatzeko legea. Zehazki, hauek salatu dituzte: atzerapenak, ukapen sistematikoak eta indarrean dagoen araudia ez betetzea.
Hauek dira kexak sinatu dituzten erakundeak: Elkarri Laguntza; Paris 365, SOS Arrazakeria Nafarroa, Pertsona Migratuentzako Informazio Gunea (MIG), Lantxotegi Elkartea, Oxfam Intermon, Elkarte Fundazioa, Etxebizitza Sindikatu Sozialista Iruñerria, Haritu Elkarlaguntza Sarea, Salhaketa Nafarroa, Centro Lasa, Itaka Eskolapios, Dar Etxea eta Asamblea Padrón Iruñea.
Partekatu edukia