Bilaketa aurreratua

Albisteak

Mikel Mancisidor, Ararteko y Patxi Vera, Defensor del Pueblo de Navarra Nafarroako-Arartekoa.
Mikel Mancisidor, Arartekoa, eta Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa.

Mikel Mancisidor arartekoak bisita instituzionala egin dio Nafarroako Arartekoari

2026 otsaila 13

Nafarroako Arartekoa instituzioaren egoitzan bildu da Mikel Mancisidor Ararteko berriarekin. Otsailaren 5ean Eusko Legebiltzarrean Arartekoa lanpostuaz jabetu zenetik, bi arartekoen arteko lehenengo topaketa instituzionala izan da.

Bileran, Verak eta Mansicidorrek zenbait gai landu dituzte, hala nola justizia errestauratiboa, 2030 Agenda, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta euskararen sustapena. Arlo horien inguruan bi instituzioak jadanik lankidetzan aritu dira. Halaber, bi buruak prest agertu dira etorkizunean beste arlo batzuetan ere lankidetzan aritzeko. 

Partekatu edukia