Bilaketa aurreratua

Albisteak

Participantes en el encuentro entre las entidades de la Red de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social y el Defensor del Pueblo de Navarra.
Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Sareko erakundeen eta Nafarroako Arartekoaren arteko topaketako parte-hartzaileak.

Nafarroako Arartekoa, “Urria, pobreziaren aurkako hilabetea” foroan

2026 urria 15

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareak “Urria, pobreziaren aurkako hilabetea” izeneko jarduera-egitarauaren barruan antolatutako topaketa- eta eztabaida-foroan parte hartu du Ekitaldian, Nafarroako Foru Komunitatean zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei eragiten dieten arazo nagusiak aztertu dira. Besteak beste, gai hauek izan dituzte hizpide: etxebizitza eskuratzeko zailtasunak, osasun mentalaren arreta, Errenta Bermatua edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera bezalako prestazioak izapidetzea, administrazio-prozedurak bizkortzea eta eten digitalaren iraupena.

Bere hitzaldian, Arartekoak administrazio publikoen aurrean pertsonen oinarrizko eskubideen errespetua bermatzeko erakundearen eskumenak, eginkizunak eta tresnak azaldu ditu.

Nafarroako Arartekoak eta Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareak bat egin dute erakundea gizarte-erakundeengana hurbiltzearen eta herritarren alde sarean lan egitearen garrantzia azpimarratzean

Partekatu edukia