Bilaketa aurreratua

Albisteak

Logo

Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, euskararen ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua duten pertsonentzat

2024 apirila 25

Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, euskararen ezagutzaren baldintzarekin, Zuzenbideko gradua duten pertsonentzat.

Nafarroako Arartekoak urtebeteko prestakuntza-beka bat onetsi du, euskeraren ezagutzaren baldintzarekin (B2 maila edo baliokidea), Zuzenbidean graduatuak diren pertsonentzat, Nafarroako Arartekoan aritzeko.

Deialdia arautzen dituzten oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Beka bakoitzak hamabi hilabeteko iraupena izango du. Prestakuntza-beka gauzatzeko, onuraduna Nafarroako Arartekoaren egoitzan egon beharko da astean 30 orduz.

Interesdunek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 20 egun natural izango dituzte instantzia eta eskatutako dokumentuak aurkezteko Nafarroako Arartekoko erregistroan, Emilio Arrieta 12 kalean 31002, Iruñan, edota helbide elektronikoaren bidez ción info@defensornavarra.es helbidera bidaliz.


Deskargatzeko fitxategiak

Deialdiaren oinarriak (289 KB)

Partekatu edukia