Partekatu edukia
Patxi Vera Arartekoak eta Iruñeko Elizbarrutiko Cáritaseko ordezkari den Maite Quintanak FOESSA Fundazioak egindako IX. txostenaren datuak aztertu dituzte. Txosten horren bidez, Nafarroako gizarte-bazterketa eta-garapena ikertu dira, eta Nafarroako errealitate sozialaren erradiografia zehatza eskaini da.
Ikerketak ezagutzera eman duenez, gizarte-bazterketak behera egin du, baina estutasunak eta desberdinkeriak gora egin dute. Gaur egun, 88.845 pertsona daude gizarte-bazterketa egoeran Nafarroan, biztanleriaren % 3,2, alegia, eta Espainian, berriz, % 19,3. Bestalde, 2018an baino 40.966 pertsona gehiago daude estu gizarteratuta, eta oraindik ere jarraitzen du bazterketa larriak, biztanleriaren % 6ri eragiten baitio.
Arartekoa den Patxi Vera eta Cáritaseko zuzendaria bat etorri dira gai hauen garrantzian: gizartea indartzea, etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzea, eta gizarte-kohesioa lortzeko lan-prekarietatea eta desberdintasuna ezabatzea. Gainera, azpimarratu dute migratzaileei laguntzea eta hezkuntza eta enplegagarritasuna eskaintzea garrantzitsua dela haien erabateko gizarteratzea bermatzeko.
Partekatu edukia