Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoak eta Carlos Sarasíbar erakundeko idazkari nagusiak lansaio bat egin dute José Julián Huarte Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariarekin eta Alfonso Pérez idazkariarekin, honako helburu honekin: Foru Komunitateko Justizia Administrazioarekin lotutako herritarren kexak izapidetzeko mekanismoak koordinatzea eta arintzea.
Bi erakundeen asmoa da, topaketaren bidez, Arartekoak jasotako kexei hobeto erantzungo zaiela bermatzea. Saioan zehar, egungo komunikazio-bideak aztertu dira, eta informazioa trukatzeko prozedurei lotutako hobekuntza-arloak identifikatu dira.
Partekatu edukia