Partekatu edukia
Eskubideak izateko eskubidea: emakume prostituituak Nafarroan txostenaren ondorio nagusiak partekatu dituzte Nafarroako Munduko Medikuak GKEko ordezkariek eta Nafarroako Arartekoak. Zehazki, txostenaren helburua hauxe da: ikusaraztea, dokumentatzea eta aztertzea Foru Komunitatean prostituzio-egoeran edo sexu-esplotaziorako salerosketa-egoeran dauden emakumeei arreta ematean antzemandako eskubide-urraketak.
Gizarte-erakundeekiko lankidetza- eta hurbiltasun-konpromisoa dela-eta, Arartekoak Munduko Medikuen egoitza bisitatu du. Zehazki, bisita horren helburua izan da ezagutzea prostituzioa eta salerosketa jasan duten emakumeak gizarteratzen, babesten eta indarberritzen lagunduko duten arau-aldaketen eta aldaketa teknikoen aldarrikapenak eta proposamenak.
GKEko ordezkariek Arartekoari jakinarazi diote beharrezkoa dela 14/2015 Foru Legea arlo guztietan aplikatzea. Horretarako, prostituzioa eta sexu-esplotaziorako salerosketa benetan eta eraginkortasunez aitortu beharko dira emakumeen aurkako indarkeria gisa. Era berean, hauek defendatu dituzte, besteak beste: gizarte-arretarako diskriminaziorik gabeko sarbidea eskaintzea, norbait genero-indarkeriaren biktima dela adierazten duen akreditazioa berritzeko edo bikoizteko eskakizuna berehala desagerraraztea, eta osasun-arreta jasotzea bermatzea.
Partekatu edukia