Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoak eta Paris 365 jantoki sozialeko ordezkariek lan-topaketa bat izan zuten urriaren 14an erakunde solidario horrek Iruñeko San Lorentzo kalean dituen instalazioetan.
Bileraren helburua Txoko Paris 365 zerbitzu berria ezagutzea izan zen. Gune ludiko horrek erabiltzaileen komunitate-espiritua eta arreta integrala eta indibidualizatua sustatzen ditu, eta erakundearen jarduera-ildoetan sakontzen du.
Nafarroako Arartekoak eta Paris 365 Jantoki Sozialeko taldeak bazterketa eta etxegabetasun handiko egoeran dauden pertsonak babesteko konpromisoa partekatu zuten, eta zerbitzuaren erabiltzailearen profila aldatu dela eta migratzaileen prebalentzia handia dela adierazi zuten.
Jantoki solidariotik, boluntarioen balioa helarazi zioten arartekoari, pertsona kalteberen elikadura eta jantzi duina eta zerbitzuaren finantzaketan egonkortasun handiagoa izateko beharra bermatzen baititu.
Patxi Vera Arartekoak berretsi egin zuen Paris 365 bezalako gizarte-erakundeekin lankidetzan aritzearen eta pertsona guztien eskubideak eta askatasunak defendatzearen aldeko apustua.
Bileran honako hauek izan ziren: Paris 365 jantokiaren aldetik Myriam Gómez-García, koordinatzaile-kudeatzailea; Jone Arnedo Solís eta María Argain Arambillet, gizarte-langileak; Mikel Gortari Velasco, gizarte-hezitzailea, eta Mikel Urabaien Otamendi, komunikazio-arduraduna. Instituzioaren aldetik, Patxi Vera arartekoak eta Amaia Madinabeitia kabineteburuak parte hartu zuten.
ARGAZKI-OINA: Amaia Madinabeitia, Arartekoaren kabineteburua; Myriam Gómez-García, Paris 365eko koordinatzaile-kudeatzailea; Jone Arnedo Solís eta María Argain Arambillet, gizarte-langileak; eta Patxi Vera, Nafarroako Arartekoa.
Partekatu edukia