Partekatu edukia
Patxi Vera Nafarroako Arartekoak eta Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Sareko ordezkariek lan-saio bat egin dute Foru Komunitateko pertsonarik ahulenen egoeran sakontzeko.
Abuztuaren 27an egindako topaketan honako gai hauek jorratu ziren, besteak beste: Nafarroako pobreziaren eta gizarte bazterketaren arazoa, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek administrazio publikoekin harremanetan jartzeko dituzten zailtasunak, enplegurako sarbidea, zenbait pertsonek bizitza demokratikoan parte har dezaten sustatzeko eragin politikorako eskola-proiektua, lagun-egite sozialeko ereduaren ezarpena edo erroldatze soziala.
Bileran egon ziren Carmen Corera, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Sareko presidentea, eta Edurne Redín, erakundeko zuzendaria. Arartekoaren aldetik, Patxi Vera Arartekoak eta Amaia Madinabeitia kabineteburuak parte hartu zuten.
Partekatu edukia