Bilaketa aurreratua

Albisteak

Reunión entre Defensores y Defensoras del Pueblo Estatal y autonómicos en Madrid
Estatuko eta erkidegoetako Arartekoen arteko bilera Madrilen

Topaketa instituzionala Madrilen, Defentsa Erakundeek lankidetza eta koordinazioa indartzeko

2025 maiatza 20

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, maiatzaren 19an parte hartu zuen Estatuko Arartekoak, Ángel Gabilondok, deitutako lan-bilera batean, Estatuaren Madrilgo egoitzan. Topaketa horretan autonomia-erkidegoetako arartekoen ordezkariak bildu ziren, lankidetza indartzeko, erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko eta herritarren eskubideak defendatzeko jardunbide egokiak partekatzeko.

Jardunaldian garrantzi bereziko gaiak jorratu ziren, hala nola kexei buruzko informazio-trukea, lurralde arteko lankidetza-mekanismoak eta etorkizuneko baterako jarduketen plangintza. Patxi Verak, berriz, Nafarroako Arartekoaren konpromisoa azaldu zuen, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta 2030 Agenda sustatzeko.

Ángel Gabilondoren ekimenak Estatu osoan oinarrizko eskubideen defentsa arinagoa, koordinatuagoa eta eskuragarriagoa lortzeko bidean aurrera egiteko interes partekatuari erantzuten dio.

Nafarroako Arartekoaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa, Manuel Lezertua; Andaluziako Arartekoa, Jesús Maeztu; La Justicia de Aragón, Concepción Gimeno; Kataluniako Síndica de Greuges, Esther Giménez; El Procurador del Común de Castilla y León, Tomás Quintana; el Síndic de Greuges de la Comunitat Valenciana, Ángel Luna; bai eta Kanarietako Diputada del Común, Dolores Padrón hara bertaratu ziren.

Partekatu edukia