Bilaketa aurreratua

Zertan eskuhar dezake?

Edozein pertsonak -fisiko nahiz juridiko- kexa bat aurkezten dionean zein bere ekimenez esku hartzen du Nafarroako Arartekoak, baldin eta administrazio publikoen jardunaren ondorioz pertsonen eskubideak ustez urratu badira, hau da, zure ustez administrazio publikoen jardunean abusua, bidegabekeria, bazterkeria, errakuntza edo arduragabekeria gertatu bada.

Nafarroako Arartekoak, hortaz, esku har dezake:

  • Administrazioaren jarduketan atzerapen bidegabea gertatu bada.

  • Lege arauak aplikatzean akatsik edo bidegabekeriarik gertatu bada, edo arauak behar bezala aplikatu ez badira.

  • Herritarrenganako tratu bidegabea gertatu bada.

  • Herritarrei eska dezaketen informazioa ukatu bazaie.

  • Hartutako erabakiak betetzen ez badira.

  • Erabakiak hartzeko behar adina arrazoi eman ez bada (herritarren eskaerekiko administrazioaren isiltasuna barne).

  • Oro har, Konstituzioak aitortzen dituen eskubideak legez baliatu ahal izatea oztopatzen duen jarduketarik gertatu bada.

Dena den, kexa bat tramitera onartu ahal izateko, kaltetuak arazoaren berri izan zuen egunetik urtebete igaro baino lehen jaso beharko du Nafarroako Arartekoak.