Partekatu edukia
Hezkuntza eta Irakaskuntza
Gaia: Abartzuzako Zumadia HIan ebakuazio-plan eguneratua ez egotea handitzeko obrak egin eta gero.
Hezkuntza kontseilaria
Kontseilari jauna:
1. 2026ko martxoaren 18an, instituzio honek (…) (Zumadia eskola IP-ko Eskola Konstseiluko presidentea) jaunaren kexa bat jaso zuen, eskolako hustuketa plan berria ez jakinarazteagatik.
Idazki hartan, hauxe zioen:
“Mezu honen bidez kexa bat azaldu nahi dugu ikas-komunitatearen izenean. Izan ere, azkenengo bi ikasturteetan Hezkuntza Departamentuko Infraestrukturak atalari behin baino gehiagotan eskatu izan diogu eskolako Hustuketa Plan berria jakinarazteko.
“Gure eskolak, 2024ko irailean bukatuta, solairu berri bat du (igogailua eta eskailerak barne). Hala ere, oraindik ez dugu Hustuketa Plan berria. Egoera honek gure segurtasuna kolokan jartzen du. Esaterako, ezin izan dugu 2 ikasturte hauetan hustuketa simulakroa burutu.
Aratekoaren bitartekaritza eskatu nahi dugu egoera argitu eta konpondu dadin”.
2. Ondoren, erakunde honek Hezkuntza Departamentura jo zuen, kexa horren berri emanez eta gai horri buruzko informazio eske.
Honako hau jartzen du jasotako txostenean:
“Hezkuntza Departamentua esparru-akordioa izapidetzen ari da Nafarroako hezkuntza-eraikin publiko guztietako autobabes-planak kontratatzeko. Kontratazio-tresna hori izapidetuta, Abartzuzako Zumadiako HIaren autobabes-plan berria egiteko agindu ahal izango da”.
3. Islatuta geratu den bezala, kexa aurkeztu da Abartzuzako Zumadia HI ebakuazio-plan berririk ez dagoelako. 2024ko irailean handitze-lanak amaitu ziren zentro horretan.
Departamentuak azaldu den txostena egin du, eta bertan adierazten da autobabes-plan berria egiteko kontratazio-jarduerak egiten ari direla.
4. Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 15. artikuluak autobabes-planak aipatzen ditu. Plan horiek autobabeserako oinarrizko araua onesten duen martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuan ere jasotzen dira.
Foru-lege horren 7. artikuluak, oro har prebentzio-jarduerari buruzkoak, hau dio seigarren apartatuan: “Derrigorrezko hezkuntza-sistemako ikasmailetan larrialdi egoeren gaineko prestakuntza- eta informazio-jarduerak egin beharko dira, eta urtero jarduketa-simulakro bat egin beharko da”.
5. Hizpide dugun kasuan, erakunde honek, alderdiek argudiatutakoa ikusita, kexa funtsatutzat jo behar du; izan ere, aipatutako zentrorako (autobabes-plana eta, hala badagokio, larrialdi- edo ebakuazio-plana) tresna egokirik eta eguneraturik ez dagoela ikusten du, eta horrek aldaketak izan ditu, eta zentro horretan egin beharreko prebentzio-jardueraren eraginkortasun osoari eragingo lioke.
Hori dela eta, hutsunea konpontzeko azkar jardutea gomendatzen da.
6. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Hezkuntza Departamentuari lehenbailehen jarduteko gomendatzea, autobabes-plana eta, hala badagokio, larrialdi- edo ebakuazio-plan eguneratua egon dadin Abartzuzako Zumadia HIan.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Hezkuntza Departamentuak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.
Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2026. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.
Adeitasunez, zure erantzunaren zain,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia