Partekatu edukia
Euskara
Gaia: La falta de respuesta a un recurso de alzada presentado frente a la convocatoria para la provisión de ciento cincuenta y ocho plazas del puesto de trabajo de servicios generales.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria
Kontseilari andrea:
1. 2025eko urriaren 6an, instituzio honek (…) jaunaren idazki bat jaso zuen, Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean, zeinaren bidez kaxa bat aurkeztu baitzuen gora jotzeko errekurtso bati ez zitzaiolako erantzun.
Idazki hartan, hauxe zioen:
a) 2025eko ekainaren 21ean, gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zuen Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1317/2025 Ebazpenaren aurka.
b) Igarotako denbora gorabehera, errekurtso horri oraindik ez zaio erantzunik eman.
2. Ondoren, erakunde honek Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
2025eko azaroaren 3an, bidalitako txostena jaso zen, eta espedientean sartu zen.
3. Jasota geratu den bezala, kexa aurkeztu da erantzunik ez emateagatik 2025eko ekainaren 21ean Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1317/2025 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtso bati.
Horri dagokionez, Departamentuak interesdunak gora jotzeko errekurtsoan planteatutako funtsezko gaiari heldu dio bere txostenean, baina ez du adierazi berariaz eta modu arrazoituan erantzun zaionik.
4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 artikuluan ezartzen denaren arabera, administrazio publikoak honetara daude behartuta: “ebazpen espresua eman eta jakinaraztera prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua”.
Ebazpen- eta jakinarazpen-betebehar hori zer denbora-tartetan bete behar den zehazteko, artikulu horren bigarren apartatuan ezartzen denez, “berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea dagokion prozedura arautzen duen arauan zehaztutakoa izango da”.
Bestalde, gora jotzeko errekurtsoei dagokienez, 39/2015 Legearen 122. artikuluaren 2. apartatuak ezartzen du “errekurtsoaren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabete izango dela”.
5. Kasu honetan, espedientean dagoen informaziotik ondorioztatzen denez, interesdunak 2025eko ekainaren 21ean aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoa, eta oraindik ez zaio erantzunik eman.
Horregatik, erakunde honek egokitzat jotzen du Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gogoraraztea gora jotzeko errekurtsoei garaiz eta behar bezala erantzuteko legezko betebeharra duela, bai eta interesdunak aurkeztutako errekurtsoari ahalik eta azkarren erantzuteko betebeharra ere.
6. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
a) Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gogoraraztea herritarren idazkiei garaiz eta behar bezala erantzun behar diela.
b) Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gomendatzea lehenbailehen ebatz dezala kexagileak 2025eko ekainaren 21ean jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Aipatutako foru-legearen 34.2 artikuluaren ondorioetarako, erakunde honek onartutzat jotzen duen erabaki horren bidez, amaiera eman zaio gai horretan esku hartzeari, eta kexagileari ere jakinarazi zaio.
Hala ere, horri buruzko oharren bat egin nahi izanez gero edo ez dela onartzen adierazi nahi izanez gero, 34.2 artikuluan aipatzen den bi hilabeteko gehieneko epean egin beharra dago, betiere bertan adierazten diren ondorioak aintzat hartuta, urteko txostenean kasua sartzeari dagokionez.
Adeitasunez,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia