Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Resolución del Defensor del Pueblo de Navarra (Q25/1363) por la que recuerda al Departamento de Interior, Función Pública y Justicia el derecho de la ciudadanía a usar el euskera para dirigirse a la Policía Foral de Navarra, lo que incluye la presentación de quejas ante la misma, que deben ser tramitadas sin trabas derivadas de esa circunstancia.

2025 azaroa 20

Euskara

Gaia: El archivo de una queja formulada ante la Policía Foral de Navarra referente a una comunicación publicada en una red social, por estar dicha queja redactada en euskera

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria

Kontseilari andrea:

1. 2025eko urriaren 8an, erakunde honek Hizkuntz Eskubideen Behatokia erakundearen idazki bat jaso zuen. Idazki horren bidez, erakunde horrek adierazi zuen ez zegoela ados Nafarroako Foruzaingoan aurkeztutako kexa bat artxibatzearekin. Kexa hori sare sozial batean argitaratutako komunikazio bati buruzkoa zen.

Idazki hartan, hauxe zioen:

Urriaren 3an, “Euskararen Telefonoa” gure zerbitzuan Foruzaingoaren sare sozial ofizial bateko komunikazioarekiko kexa bat bideratu genuen policiaforal@navarra.es helbidera.

Horri erantzunez Komunikazio eta Herri Partaidetza Taldeko (…) helbidetik, ondorengoa erantzun ziguten:

“Buenos días, egun on.

Nos gustaría recibir esta comunicación también en castellano, con el fin de poder entenderla y contestarla. Es incomprensible cómo no se utilizan las dos lenguas oficiales de Navarra.

Saludos”.

Erantzun horren aurrean, besteak beste Nafarroako Euskararen Legean oinarrituta, euskara erabiltzeko eskubidea genuela gogorarazi genien beste email baten bidez eta berriro ere, gure fundazioan erakunde publikoekin harremantzeko erabiltzen dugun hizkuntzan idatzi genien, euskaraz.

Honen aurrean, gaur urriaren 8an ondorengo erantzuna jaso dugu helbide berdinetik:

“Expediente inicial solo en euskera, contestación a nuestro requerimiento solo en euskera… no entendemos.

Manzanas traigo…

Archivamos.

Saludos”.

Beraz, euskara erabiltzeko eskubidea urratzeaz gaindi, bideratutako kexa artxibatzeko erabakia hartu dute eta ondorioz, gure fundazioaren izenean, gaztelania erabiltzera behartu nahi gaituzte.

103/2017 dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu ostean, zerbitzu zentralek elebitan erantzuteko lege betebehar zehatzik ez dute (debekurik ezta), baina bai ordea euskaraz idatzitako espedienteak jaso behar izatea edo euskararen erabilera sustatzea. Zerbitzu zentral ez diren eremu mistoko udalek adibidez elebitan erantzun behar diete euskaraz abiatutako prozedimentuei (13. artikulua).

Nafarroako Gobernuko Departamentu ezberdinek, itzulpengintza zerbitzuak eskatzeko aukera duten arren, hainbat zerbitzutan euskararen ezagutza izango duten langile publikoak daudela bermatu beharra dago, are gehiago segurtasuna, pertsonen integritatea edo osasuna tartean daudenean. Nola ez, Nafarroako Gobernuko zerbitzu zentralek Nafarroako herritar guztiei zerbitzu ematen dieten einean, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan beharko lukete eta beraz, Foruzaingoaren komunikazio atalean araudiak ezarritakoa urratzen ari dira. Hona hemen komunikazio atalarekiko kexa bati 2024an erakunde honek eman zion erantzuna:

Para acceder por sistema de “concurso específico” a las plazas adscritas al Grupo de Comunicación y Participación Ciudadana de la Policía Foral (desde donde se gestionan las redes y la comunicación externa) no se exige saber euskera, es decir, se trata de plazas que carecen de perfil idiomático. Por lo tanto se nos hace imposible remitir la actualidad informativa de redes sociales -un tuit, por ejemplo- al servicio de traducción porque la gestión requeriría un tiempo que no podemos perder. En determinados puestos de la plantilla orgánica de la Policía Foral sí que existen plazas bilingües, por lo que debería plantearse la posibilidad al órgano correspondiente. Mientras no cambien esas condiciones de personal no se podrán atender las redes sociales en euskera.

Foruzaingoko atal honek euskara ez erabiltzearen inguruko kexa bati lotuta, Arartekoak berak 2024ko urrian Q24/791 ebazpenaren bidez gomendioak helarazi zizkion Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari.

Hau guztia kontuan izanik, beste behin Barneko Departamentuari zein Foruzaingoaren komunikazio atalari, euskaraz jardun edo informazioa jaso nahi duten herritar eta entitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri irmoak har ditzaten eskatzen diegu. Honekin batera, Foruzaingoko agente guztiei hizkuntza eskubideekiko formakuntza ematea eskatzen dugu eta azkenik, artxibatu duten Behatokiaren 719-2025 zenbakiko kasua behar bezala bideratu eta tratatzea eskatzen dugu.

Aldez aurretik eta behar diren azterketa eta gomendioak emango dituzulakoan”·.

2. Ondoren, erakunde honek Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentura jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

Honako hau jartzen du jaso genuen txostenean:

“Lanbide-praxi okerra ekar dezaketen jarduera pertsonaletatik harago, Nafarroako Foruzaingoak konpromisoa hartu du, noski, herritarren hizkuntza-eskubideak baliatzeko.

Horretarako beharrezkoa den aurrerapenak, bereziki giza-baliabideetan, eskatzen du ezinbestean Foru Administrazio osorako ezarritako administrazio-prozedurari jarraitzea.

Hala, Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publiko eta Justiziako Departamentuko 2020-2022 Hizkuntza Planean ezartzen da lehentasunezkotzat identifikatutako unitate organikoen zerrenda, euskara-eskakizun jakina duten langileak barne hartuta. Horien artean dago Nafarroako Foruzaingoaren Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea, lurralde osoko herritarrentzako arreta zentralizatzeagatik. Unitate organiko horretan dagokion hizkuntza-eskakizuna esleitu da agente-lanpostu batean.

Aurreko plangintzaren helburuei jarraipena emateko eta pixkanaka aurrera egiteko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren 2023-2027 Hizkuntza Planak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 21eko 7/2024 Foru Aginduaren bidez onetsiak, hurrengo helburu operatibo gisa ezartzen du, 1. helburu estrategikoaren barruan, hauxe: ‘hizkuntza-eskakizuneko plaza-kopurua handitzea zerbitzua euskaraz emateko’ eta ‘lehen plangintzaldiko hizkuntza-eskakizunen proposamena onestea’.

Beraz, dagoeneko ezarrita dago Nafarroako Foruzaingoaren Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeak dituen hiru agente-lanpostuetako batean euskara jakitea nahitaezko baldintza izatea.

Egia da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko plantilla organikoko plazei profil elebiduna esleitzeak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak 2022ko uztailaren 29an emandako 195/2022 Foru Aginduan ezarritako ondorioak dituela. Foru Agindu horren bidez, publiko egiten da betetzen ari ziren lanpostuaren hizkuntza-eskakizunaren aldaketak kasu bakoitzean eragin diezaiekeen enplegatuei dagokienez jarraitu beharreko prozedura. Arau horrek ezartzen duenez, hizkuntza-eskakizun elebiduna esleituta duten lanpostuei hizkuntza-eskakizuna eskatuko zaie lanpostua betetzen duen pertsonak horretarako borondatea berariaz adierazten duenean, eta borondatezkotasunik ezean, hizkuntza-eskakizun elebiduna esleitzen zaion lanpostua betetzen ari den pertsonari ez dio baldintza-eskakizun horrek eragingo, eta, beraz, lanpostua betetzen ari diren langileek bertan jarraituko dute harik eta lanpostua hutsik geratzen den arte edo dagokion sartze- edo betetze-prozeduraren bidez behin betiko betetzen den arte.

Bitartean, eta gai honetan hain sentibera den unitate batentzat, Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldearentzat, Jarraibide Operatiboa ezarri da. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak testuak euskarara itzultzeko eskaintzen dituen tresnak erabiltzeko kasuak jasotzen dira.

Behatokiak Nafarroako Arartekoari aurkeztutako erreklamazioak arrazoitzen duen kasu zehatzean, testuaren itzulpena ahalbidetuko zuketen tresnak ez erabiltzeaz gain, ez zen euskaraz aurkeztea ere onartu, eta modu guztiz desegokian erantzun zen.

Horregatik guztiagatik, Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeak Behatokiari urriaren 14ko mezu elektronikoan eskatutako barkamenez gain, Foruzaingoa barne-neurri egokiak hartzen ari da zoritxarreko ekintzen arduradunarekin.

Azkenik, jakinarazten dizugu Foruzaingoak beharrezkoa den izapidea egingo duela mezu elektronikoz aurkeztutako Behatokiaren 719-2025 kasuari dagokionez. Ildo horretan, Hizkuntza Eskubideen Behatokiari iradokitzen zaio hurrengoetarako erabil dezala Nafarroako Gobernuak duen Foruzaingoaren jarduketei buruzko erreklamazioak aurkezteko bide ofiziala:

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/quejas-reclamacionessugerencias-y-agradecimientos

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/quejas-reclamacionessugerencias-y-agradecimientos

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Kexak-erreklamazioakiradokizunak-eta-eskerrak

Adeitasunez”,

3. Adierazi den bezala, erakunde honetan adierazitako desadostasunaren arrazoia da Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Nafarroako Foruzaingoaren aurrean egindako kexa bat artxibatzea. Artxiboaren oinarria izan zen kexa euskaraz idatzi zela eta gaztelaniaz ere egiteko eskaera ez zela aintzat hartu.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aitortu du kexa hori artxibatzea eta erabilitako moduak bidegabeak direla.  Erakunde honetan aurkeztutako kexa aurkeztu duen erakundeak eskatutakoarekin lotuta, adierazten da Foruzaingoak izapidetuko duela dagokion administrazio-espedientea (719-2025 kasua).

Aurrekoa ikusita, ondorioztatu behar da gaur egun ez dagoela eztabaidarik kexa administrazio-bidean izapidetzeko eskubideari buruz, eta, beraz, ez dela beharrezkoa horri buruzko gomendiorik egitea.

Horri gorabehera, eta ikusita eztabaida horren jatorria, gogoratu behar dugu Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak aitortzen duela herritarrek euskara eta gaztelania erabiltzeko eskubidea dutela Nafarroako administrazio publikoetara jotzeko (17. artikulua, eremu mistoari dagokionez).

Eskubide hori aitortuta dago, halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean, arreta egokia jasotzeko eskubidearen zati gisa.

Ildo horretan, Foru Lege honen 103. artikuluak hau ezartzen du:

“Era berean, Foru Administrazio Publikoarekiko harremanetan edozein pertsonak gaztelania nahiz euskara erabiltzeko eskubidea du, euskararen erabilera arautzen duen foru-legedian ezarritakoari jarraikiz”.

4. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gogoraraztea herritarrek euskara erabiltzeko eskubidea dutela Nafarroako Foruzaingoarengana jotzeko, eta horren barruan sartzen da aurkeztutako kexak egoera horretatik eratorritako oztoporik gabe izapidetu ahal izatea.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.2. artikuluari jarraikiz, eta aginduzkoa betez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak bi hileko epean jakinarazi beharko du ebazpen hau onartzen duen eta, dagokionean, hura betetzeko zer neurri hartu dituen.

Lege-agindu horretan xedatzen denez, aipatutako administrazio publikoak arartekoaren erabakia onartzen ez badu, erakunde honek erabaki dezake gai hori 2025. urteari dagokion urteko txostenean sartzea eta Nafarroako Parlamentuan azaltzea, jarrera hori izan duen administrazio publikoa berariaz aipatuz, baldin eta arartekoaren iritziz erabakia onartzea posible bazen.

Adeitasunez, zure erantzunaren zain,

 

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia