Partekatu edukia
Ikusi ditut, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40. artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24. artikuluan xedatzen dutena; eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2026. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2026. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2025eko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
Bigarrena. Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Lehendakariari eta Kontu-hartzaileari helaraztea.
Iruñea, 2026ko urtarrilaren 15a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
AZALPEN-TXOSTENA
Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2026 urterako lantalde organikoaren proposamena 2026ko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez. Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.
Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2025. urterako Aurrekontu Proiektua, 2025eko urriaren 6ko saioan.
2025eko ekitaldiko plantillarekin alderatuta, berrikuntza hauek jasotzen ditu 2026ko ekitaldirako proposatutako plantilla organikoak:
a) Aholkulari tekniko izateko lanpostu bat sortu da eta, aldi berean, aholkulari izateko lanpostu bat amortizatu da.
Aldaketaren xedea da zereginen banaketa aholkularitza-eginkizunen artean berrantolatzeko eta birkonfiguratzeko beharrei erantzutea eta eginkizun horiek indartzea. Izan ere, aholkulari tekniko izateko lanpostuak kualifikazio teknikoagoak ditu esleituta erakundean.
Erakundearen arreta-eskariaren bilakaera (batez ere, kexena) nabarmen hazi da azken urteotan (% 47 azken bietan). Beraz, zerbitzua ahal den hobekien ematea lortze aldera, gomendagarria da aldaketa eta berrantolaketa hori.
Lanpostu batek eta besteak, sortuak eta ezabatuak, araubide juridiko bera dute (behin-behineko langileak), eta, beraz, aldaketa horrek ez du eraginik izango aldi baterako lanpostu-kopuruan, ezta Nafarroako Parlamentuko plantillako lanpostu-kopuruan ere.
b) Administrari izateko lanpostu bat sortuko da, eta orain arte zeuden bi lanpostuei gehituko zaie.
Lanpostu-sorrera hori bulegoak azken urteotan izan duen kudeaketa- eta administrazio-zamaren gorakadaren ondorio da. Hala, herritarrek aurkeztutako kexek edo kontsultek agerian jarri dute aurreko apartatuan aipatutako arreta-eskariaren bilakaera, eta bilakaera horretatik dator, hain zuzen ere, sorrera hau.
Badira gorakada hori laguntzen duten beste faktore gehigarriak, hala nola erakundeari esleitutako eginkizun berriak (bitartekaritzakoak, legezko efektua dela-eta hainbat erakundetan parte-hartzearen ingurukoak, etab.) eta administrazio-kudeaketari eragiten dioten beste eremu batzuetan (digitalizazioa, gardentasuna, datuen babesa, etab.) aurrera egiteko beharra.
2012an, administrari izateko lanpostu-kopurua hirutik bira murriztu zen plantillan, eta ez da aldaketarik egon data horretatik aurrera.
Lanpostu berrirako, euskara jakitea betekizuna izatea proposatzen da. Horretarako, C1 maila eskatuko da, Nafarroako Parlamentuko administrari izateko beste lanpostu batzuetan bezala.
Hauxe da eskakizun horren xedea: erantzutea erakunde honek lanpostuaren eremu funtzionalean euskaraz komunikatzeko hauteman duen beharrari, bai administrazio publikoekiko (eremu euskaldunekoak, bereziki) harremanei dagokienez, bai herritarrekiko idatzizko zein ahozko harremanei dagokienez.
Gaur egun, erakundeko funtzionarioen plantillako lanpostu bakar batek ere ez du euskara jakiteako betekizun hori. Beraz, uste da ez dela soilik eskakizun proportzionatua, baizik eta erakundera jotzen duten edo erakundearekin harremana duten herritar guztiei arreta emateko berme hobea ere badela. Izan ere, herritar horiek badute erakundearengana euskaraz jotzeko eskubidea, Euskararen Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz.
Aipatutako lanpostua funtzionario-araubidekoa da, administrari izateko gainerako bi lanpostuak bezala, eta, beraz, Nafarroako Parlamentuko plantillako lanpostu-zerrendan sartuko litzateke.
Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2026. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2026. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2025eko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
1. ERANSKINA
2026ko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA
| Lanpostua | Zenbakia | Araubide juridikoa |
Maila | Izendapen askea |
Baterae- zintasuna |
Lanpostua | Maila osagarria |
Osagarri espezifikoa |
| Idazkari nagusia - Aholkulari teknikoa | 1 | C | - | X | - | - | - | - |
| Aholkulari teknikoa | 4 | C | - | X | - | - | - | - |
| Aholkulari | 2 | C | - | X | - | - | - | - |
| Kabineteburutza | 1 | G | - | X | - | - | - | - |
| Nafarroako Arartekoaren kabinete | 1 | G | - | X | - | - | - | - |
| Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria | 1 | F | B | - | 35 | 49,40 | - | 35 |
| Administraria (*) | 3 | F | C | - | - | 62,68 | 12 | - |
2. ERANSKINA
2025eko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA
| Izen-Abizenak | Maila | Gradua | Lanpostua | Administrazio egoera |
| Balduz Gil, Jorge | B | 5 | Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria | Jardunean |
| Echeverría Beloqui, Mª Antonia | C | 4 | Administraria | Jardunean |
| Hutsik | C | Administraria |
Partekatu edukia