Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

13/26 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratua esleitzen duena 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean.

2026 maiatza 29

Nafarroako Arartekoaren maiatzaren 14ko 12/26 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta sei entitateei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.

Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2026ko maiatzaren 27ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratua identifikazio fiskalerako [...] zenbakidun Distrivisual, S.L. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 17.000 euroren truke (BEZa kanpo), 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30era arteko aldirako.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, salbu eta prozeduran interesdun diren pertsona guztiek esanbidezko adierazpen bat egiten badute, non Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari erreklamazioa aurkezteari uko egiten diotela baieztatzen duten, esleipen honen eraginkortasuna hamar egun naturalez etengo da.

Bigarrena. Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila bost egun naturaleko epean, adjudikazio-etenaldia amaitzen denetik zenbatuta, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Hirugarrena. Kontratazio horri aurre egiteko 10.285,02 euroko kredituak konprometitzea (BEZa barne), 2026ko indarrean dagoen gastu-aurrekontuen ekitaldiari egoztekoa den parteagatik, gastu-aurrekontuko 2271 partidaren kontura (“Garbiketa-zerbitzuak” izenekoa).

Laugarrena. Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2027ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2027ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2027ko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (“Garbiketa-zerbitzuak” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bostgarrena. Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten entitateei jakinaraztea.

Seigarrena. Ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 29an.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia