Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

15/26 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gardentasun Kontseilurako titularra eta ordezkoa izendatzen dituena.

2026 ekaina 08

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasun Kontseiluaren osaera arautzen du.

Manua duela gutxi aldatu du martxoaren 23ko 3/2026 Foru Legeak, eta xedatzen du kontseilu hori batzordeburuak eta zenbait kidek osatuko dutela, eta arlo horretan esperientzia duten teknikariak izendatuko direla.

Kideen artean, “Nafarroako Arartekoak proposatutako pertsona bat” egongo dela aurreikusten da.

Era berean, aurreikusten da “ordezko bat izendatu ahal izango duela gaixotasun, absentzia edo aldi baterako ezinen kasuetarako”.

Bestalde, ezartzen da izendapena lau urterako egingo duela Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasun Kontseiluko titulartasuna duenak proposatuta, dagokien entitate edo erakundeek aldez aurretik izendatuta.

Eta aurreikusten da Kontseilua "emakumeen eta gizonen arteko presentzia orekatua bermatzen saiatuko dela, sexu bakoitzeko pertsonak ez daitezen izan ehuneko hirurogei baino gehiago eta ehuneko berrogei baino gutxiago".

2026ko ekainaren 2an, Gardentasun Kontseiluko idazkariaren jakinarazpena jaso zen erakunde honetan, Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kideak izendatzeko beharrari buruzkoa, arauan aurreikusitako osaera berriaren arabera.

Ondorioz, 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluarekin eta Nafarroako Arartekoaren Erakundearen Antolamendu eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 7 r) artikuluarekin bat etorriz, honako hau,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Carlos Sarasibar Marco jauna, Nafarroako Arartekoaren erakundeko idazkari nagusi-aholkulari teknikoa, Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kide izendatzea.

Bigarrena. Aurrekoaren ordezko izendatzea Inés Monreal Azcárate andrea, Nafarroako Arartekoaren erakundeko aholkulari teknikoa.

Hirugarrena. Ebazpen hau Nafarroako Gardentasun Kontseiluko presidenteari jakinaraztea, dagokion izendapen-proposamena formalizatzeko, bai eta izendatutako pertsonei ere.

Iruñea, 2026ko ekainaren 11.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia