Partekatu edukia
2025. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (19/2024, abenduaren 26koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako bigarren hiruhilekoan funtziona dezan.
Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita.
EBATZI DUT:
Lehena.- Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 284.335 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako bigarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (19/2024, abenduaren 26koa) 82. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:
Partida | Izena | Zenbatekoa |
P01003 P2000 4452 911200 | Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak | 271.775,00 |
P01003 P2000 7452 911200 | Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak | 12.560,00 |
Guztira | 284.335,00 |
Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.
Partekatu edukia