Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

17/26 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nafarroako Arartekoarena, hutsik dagoen administrari-lanpostu baten aldi baterako kontratazioa xedatzen duena.

2026 ekaina 16

Kontratazio-premiari eta gastuaren esku-hartzeari buruz espedientean dauden txostenak eta egindako txosten juridikoa ikusita,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Onestea [...] aldi baterako kontratatzea, administrazio-araubidean, Nafarroako Arartekoaren erakundeko administrari-lanposturako.

Bigarrena. Hutsik dagoen administrari-lanpostu bat aldi baterako betetzeko formalizatzen da kontratua, eta automatikoki azkenduko da lanpostua behin betiko betetzeko unean, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako prozeduretatik edozein erabiliz. Ordainsariak lanpostu horretarako erakundearen plantilla organikoan jasotakoak izango dira.

Hutsik dagoen lanpostua plantilla organikoan dago, C1 mailako euskara-eskakizunarekin.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 16an.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia