Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

18/25 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, [...] lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzen duena.

2025 apirila 30

[...], erakundean administrari postua duen funtzionarioak, 55 urte edo gehiago izateagatik, 2025eko apirilaren 22an egindako eskaera ikusi da, lanaldiaren laurdenaren murrizketa luzatzeko eskatzen duena, eta eskaerari dagokionez kudeaketa-teknikariak igorritako txostena ere bai.

Lanaldi-murrizketari dagokionean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, hau da, ondorengo hauekin:

  • Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutua,
  • 27/2011 Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldi-murrizketa arautzen dueña,
  • eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa 2017tik 2019ra arteko urteetarako, eta aurreko akordioak,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Egindako eskaera onartzea, [...] lanaldiaren laurdenaren murrizketaren luzapena emanez, aipatutako araudiak ezartzen dituen baldintzetan, eta 2025eko maiatzaren 2tik 2025eko azaroaren 1era arteko ondorioekin, bi egun horiek barne.

Bigarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta interesdunari jakinaraztea.

Iruñea, 2025eko apirilaren 30a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia