Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoaren ekainaren 18ko 18/26 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeari helarazi zitzaion Nafarroako Arartekoaren 2025eko Kontuen espedientea, hark onar zezan.
2026ko ekainaren 22ko bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki zuen Nafarroako Arartekoaren 2025 ekitaldi ekonomikoko Kontuak onartzea, eta xedatu zuen, onartutako likidazioarekin bat etorriz, Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekoa, 2025eko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagokiena, 94.892,44 eurokoa dela.
Ikusi da kontu-hartzailearen txostena,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. Foru Komunitateko Diruzaintzari itzultzea 94.892,44 euro, 2025 ekitaldi ekonomikoko obligazioak betetzeari lotu gabeko soberakinei dagozkienak.
Bigarrena. Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñea, 2026ko ekainaren 23an.
Partekatu edukia