Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

21/25 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Arartekoarena, zerbitzu-beharrengatik, administrari bat hiru hilabetez aldi baterako kontratatzea xedatzen duena.

2025 ekaina 17

Ikusita kudeaketako Teknikariaren txostena, kontratazio horren beharra justifikatzen duena, eta Kontu-hartzailetzaren txostena,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. [...] aldi baterako kontratazioa onartzea, administrazio-araubidean, Nafarroako Arartekoaren erakundeko administrari lanposturako.

Bigarrena. Kontratuak hiru hilabeteko iraupena izanen du eta erakundearen plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarritako ordainsari berberak aplikatuko zaizkio.

Hirugarrena. 9.218,02 eta 2.471,94 euroko kredituak baimendu eta konprometitzea indarrean dagoen aurrekontuko "Kontratatutako langileen ordainsariak” eta “Gizarte Segurantza” 1310 eta 1600 partiden kargura, hurrenez hurren.

Laugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2025eko ekainaren 17a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia