Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoaren maiatzaren 29koa 14/26 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta zortzi enpresei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.
Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren eta kudeaketa-teknikariaren 2026ko ekainaren 19ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena. , Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratua identifikazio fiskalerako [...] zenbakidun Saretik Hizkuntza Zerbitzuak, S.L. enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 15.111 euroren truke (BEZa kanpo), 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30a arteko epealdirako.
Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, salbu eta prozeduran interesdun diren pertsona guztiek esanbidezko adierazpen bat egiten badute, non Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari erreklamazioa aurkezteari uko egiten diotela baieztatzen duten, esleipen honen eraginkortasuna hamar egun naturalez etengo da.
Bigarrena. Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila bost egun naturaleko epean, adjudikazio-etenaldia amaitzen denetik zenbatuta, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.
Hirugarrena. 6.000 euroko gastua baimentzea, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa), 2026ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.
Laugarrena. Adierazitako kontratazioak eragingo dituen gastuak, 2027ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2027ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2027ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Bostgarrena. Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten enpresei jakinaraztea.
Seigarrena. Ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.
Iruñea, 2026ko ekainaren 25a.
Partekatu edukia