Partekatu edukia
Ekainaren 20koa 20/23 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren egoitza garbitzeko zerbitzuaren kontratazioa esleitu zen 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2023ko ekainaren 30ean.
Gero, ekainaren 20ko 21/24 Ebazpenaren bidez, kontratua urtebete luzatzea onartu zen, eta luzapen-dokumentua sinatu zuten bi alderdiek.
Laster amaituko da lehenengo luzapena, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena. Nafarroako Arartekoaren egoitzaren garbiketa-zerbitzuaren kontratua luzatzea onartzea, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean. Kontratua 2023ko ekainaren 30ean sinatu zen Distrivisual, S.L. enpresarekin (IFZ: ...).
Bigarrena. Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2025eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 9.559,02 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2271 partidaren kontura (“Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak”).
Hirugarrena. Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2026ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2026ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2271 partidan (“Garbiketa- eta txukuntze-zerbitzuak”) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena. Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.
Partekatu edukia