Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

22/26 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2026. ekitaldiko hirugarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2026 uztaila 03

2026. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (16/2025, abenduaren 31koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako hirugarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita,

EBATZI DUT:

Lehena. Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 335.175 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako hirugarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (16/2025, abenduaren 31koa) 83. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida Denominación  Importe 
P01003 P2000 4452 911200    Transferencias corrientes del Gobierno de Navarra       322.615,00
P01003 P2000 7452 911200 Transferencias de capital del Gobierno de Navarra 12.560,00
  Total  335.175,00

 

Bigarrena. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2026ko uztailaren 3a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia