Partekatu edukia
Ekainaren 19koa 20/24 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratazioa esleitu zen 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2024ko uztailaren 1ean.
Laster amaituko da kontratua, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena. Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuaren kontratazioaren luzatzea onartzea, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean. Kontratua 2024ko uztailaren 1ean sinatu zen Hori-Hori, S.A. enpresarekin (IFZ: ...).
Bigarrena. Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea 2025eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 3.000 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa).
Hirugarrena. Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2026ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arteko aldiari dagokionez, 2026ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena. Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.
Partekatu edukia