Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

24/26 EBAZPENA, 2026ko abuztuaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena, Adineko Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren inguruko Jardunaldia antolatu eta egiteak eragindako gastua baimentzen duena.

2026 abuztua 28

Ikusi da kudeaketako Teknikariaren txostena, egindako kreditu-erreserba eta Kontu-hartzailetzaren txostena, eta aintzat hartuta Kontratu Publikoen apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. 3.600 euroko gastua baimentzea, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko Bilerak eta hitzaldiak antolatzea izeneko 2266 kontu-sailaren kontura, Adineko Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren inguruko Jardunaldia antolatu eta egiteak eragindako gastuei aurre egiteko. Jardunaldi hori, ondo bidean, Nafarroako Parlamentuan egingo da 2026ko urriaren 6an.

Bigarrena. Ebazpen honen berri ematea kontu-hartzaileari.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 28an.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia