Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

25/26 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoa erakundearen 2027 ekitaldirako aurrekontuaren aurreproiektua onartzen duena.

2026 iraila 25

Hau dio Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak bere 43. artikuluan: "Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bere aurrekontuaren aurreproiektua eginen du, eta Parlamentuko Aurrekontuaren proiektua arautzen duten arauei jarraiki tramitatutako da".

Ildo berean, hau dio erakundearen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 29.2 artikuluak: “Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak aurrekontuen aurreproiektua onetsi eta Parlamentuko lehendakariaren bidez Eledunen Batzarrari helaraziko dio, aurrekontuen proiektua onets dezan”.

Aurreproiektua egin denez, dagokion tramitazioa egin dadin,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Onestea Nafarroako Arartekoa erakundearen 2027 ekitaldiko aurrekontuaren aurreproiektua; bertan jasota daude azalpenen memoria, kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena eta urte horretarako plantilla organikoaren proposamena.

Bigarrena. Kapitulu ekonomikoen araberako sailkapena egitea (transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak), 2027 ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen Proiektuan sartzeko.

Hirugarrena. Dokumentu hori Nafarroako Parlamentuko lehendakariari helaraztea, dagokion tramitazioa egin dezan.

Iruñean, 2026ko irailaren 25a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia