Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

27/25 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Arartekoarena, Susana Galilea Barrio andreak Nafarroako Arartekoaren Kabineteburu gisa duen kargua uztea xedatzen duena berak hala eskatuta, eta eskainitako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

2025 abuztua 01

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 40. artikuluarekin bat etorriz, bai eta 2005eko azaroaren 23an Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiko 7.1. eta 23.1 artikuluekin bat etorriz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Susana Galilea Barrio andreak, berak hala eskatuta, abuztuaren 3tik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren Kabineteburu gisa duen kargua uztea xedatzea, aipatu den eguna azkena izanda.

Bigarrena. Susana Galilea Barrio andreari eskerrak ematea Nafarroako Arartekoaren erakundean eskainitako zerbitzuengatik.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 1ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia