Partekatu edukia
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeko 40. artikuluarekin bat etorriz, bai eta 2005eko azaroaren 23an Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiko 7.1. eta 23.1 artikuluekin bat etorriz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena. Amaia Madinabeitia Beraza andrea izendatzea, aldi baterako, Nafarroako Arartekoaren Kabineteburuaren zereginetarako, 2025eko abuztuaren 5etik aurrerako ondorenekin.
Bigarrena. Izendapen horrek eragindako gastua indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 1100 partidaren kargura, “Aldi baterako langileen ordainsariak” izeneko partidaren kargura, egingo dela zehaztea.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 5ean.
Partekatu edukia