Partekatu edukia
2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legeak, 6., 8. eta 9. artikuluetan, ezartzen du ezen, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen eta estatutupeko langileen, izendapen askeko zuzendarien eta goi-kargudunen eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen ordainsariek sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2024rako ezarritako gehieneko gehikuntza globala izango dute.
Ministroen Kontseiluak, 2025eko uztailaren 1eko bileran, ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitako sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien ehuneko 0,5eko igoera onartzen duen erabakia onartu du.
Nafarroako Arartekoaren 2024ko urtarrilaren 29ko, martxoaren 19ko, martxoaren 20ko eta abuztuaren 7ko 4/24, 8/24, 9/24 eta 26/24 Ebazpenen bidez, hurrenez hurren, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzuko langileentzako 2024rako urteko ordainsari gordinak ezarri ziren, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu, konprometitu eta aldatu ziren.
4/25 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2025erako urteko ordainsari gordinak ezarri ziren, eta ordainsari horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu eta konprometitu ziren.
Kudeaketako Teknikariaren txostena ikusita eta 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legean, ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuan, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoaren arabera,
EBAZTI DUT:
Lehenengoa. Xedatzea, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariek % 0,5eko igoera izanen dutela 2023ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.
Bigarrena. Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2024. eta 2025. urteetarako urteko ordainsari gordina 77.597,52 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.
Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2024. eta 2025. urteetarako urteko ordainsari gordina 66.487,82 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.
Laugarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2024. eta 2025. urteetarako urteko ordainsari gordina 60.713,38 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Bosgarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2024. eta 2025. urteetarako urteko ordainsari gordina 60.713,38 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Seigarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2024. eta 2025. urteetarako urteko ordainsari gordina 37.418,64 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.
Zazpigarrena. Xedatzea ebazpen honetan aipatzen diren behin-behineko langileek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko behin-behineko langileentzat aurreikusitako antzinatasun-saria jasoko dutela, aurrekontuei edo funtzio publikoari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera.
Zortzigarrena. Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:
| Partida |
Izena
|
Jatorrizko partida
|
Helmugako partida |
|---|---|---|---|
|
1604
|
I. kapitulua, funtsa |
20.440,62
|
|
|
1000
|
Defendatzailearen ordainsariak | 378,56 | |
| 1100 | Behin-behineko langileen ordainsariak | 1.508,27 | |
| 1600 | Gizarte Segurantza | 18.553,79 | |
| 1230 | Funtzionarioen ordainsariak | 45,23 | |
|
1310
|
Kontratatutako langileen ordainsariak | 45,23 |
Bederatzigarrena. Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2025 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:
| Partida |
Izena
|
Zenbatekoa
|
|---|---|---|
|
1000
|
Defendatzailearen ordainsariak |
757,12
|
|
1100
|
Behin-behineko langileen ordainsariak |
3.206,61
|
|
1230
|
Funtzionarioen ordainsariak |
-8.350,96
|
| 1310 | Kontratatutako langileen ordainsariak | 45,23 |
|
1600
|
Gizarte Segurantza |
23.159,02
|
Hamargarrena. Atzerapenen ordainsari bat ordaintzeko agintzea, 2024ko urtarriletik 2025eko uztailera hilabetekoak.
Hamaikagarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Iruñea, 2025eko abuztuaren 18a.
Partekatu edukia