Partekatu edukia
Irailaren 12koa 33/23 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratazioa esleitu zen 2023ko irailaren 25etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarteko aldirako, zegokion kontratua formalizatuta; bi aldeek sinatu zuten 2023ko irailaren 25ean.
Laster iritsiko da kontratua amaitzeko eguna, eta, kudeaketa-teknikariaren txostenak, txosten juridikoa eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ostean, eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aintzat hartuta,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehena. Nafarroako Arartekoaren komunikazio instituzionalaren kudeaketa- eta aholkularitza-zerbitzuen kontratua luzatzea onartzea, 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean. Kontratua 2023ko irailaren 25ean sinatu zen Nacap Comunicación y RRPP, Sociedad Microcooperativa, enpresarekin [...].
Bigarrena. Luzapen horrek berarekin ekarriko dituen gastuak baimentzea eta konprometitzea 2025eko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokionez; gastu horiek 4.446,76 euroko dira (BEZa barne), indarraldian dagoen gastuen aurrekontuko 2279 partidaren kontura (“Egindako bestelako lanak” izenekoa).
Hirugarrena. Adierazitako luzapenak berarekin ekarriko dituen gastuak, 2026ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra arteko aldiari dagokionez, 2026ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 2279 partidan (“Egindako bestelako lanak” izenekoan) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.
Laugarrena. Ebazpen hau enpresa esleipendunari eta kontu-hartzaileari helaraziko zaie.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 22an.
Partekatu edukia