Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

33/25 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Arartekoarena, hutsik dagoen administrari-lanpostu baten aldi baterako kontratazioa xedatzen duena.

2025 iraila 30

Ikusita Kudeaketa-teknikariaren txostena, non kontratazio horren beharra justifikatzen den, espedienteari erantsitako txosten juridikoa eta Kontu-hartzailetzaren txostena,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Onestea [...] aldi baterako kontratatzea, administrazio-araubidean, Nafarroako Arartekoaren erakundeko administrari-lanposturako.

Bigarrena. Hutsik dagoen administrari-lanpostu bat aldi baterako betetzeko formalizatzen da kontratua, eta automatikoki azkenduko da lanpostua behin betiko betetzeko unean, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako prozeduretatik edozein erabiliz. Ordainsariak lanpostu horretarako erakundearen plantilla organikoan jasotakoak izango dira.

Hirugarrena. Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

 Partida 
                 Izena                
Jatorrizko partida
Helmugako partida
1230
 Funtzionarioen ordainsariak
     9.263,21 
 
1310
 Kontratatutako langileen ordainsariak   9.263,21 
1604  I. kapitulua, funtsa 3.106,95   
1600  Gizarte Segurantza   3.106,95 

 

Laugarrena. Baimentzea eta konprometitzea 9.263,21 eta 3.106,95 euroko kredituak indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 1310 eta 1600 partiden kontura (kontratatutako langileen ordainsariak eta Gizarte Segurantza, hurrenez hurren).

Bosgarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Kontu-hartzaileari helaraztea.

Iruñea, 2025eko irailaren 30ean.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia